domingo, 26 de septiembre de 2010

Gaurko ipuina

Gizona dendan sartu denean irratia piztuta dutela ohartu da.
Betiko ahotsa iritsi zaio bozgorailutik, betiko politikiariaren lelo usatua: “Bakea ez da negoziatzen. Ezin zaio preziorik jarri bakeari”.
Gizonak barre egin du ahopeka.
—Zergatik egiten duzu barre? —galdetu dio dendariak.
—Bakeak baduelako prezioa —erantzun dio gizonak—, eta ez da garestia. Emaidazu Gusanitos pakete bat.
Gizonak mostradore gainean hogeita hamar xentimo utzita Gusanitos paketea luzatu dio ondoan negarrez duen haurrari.
Berehala isildu da.

Wali

4 comentarios:

perikles dijo...

Badik Waliño, halaxe dela! Batzuk txikikeriekaz konformau egiten dituk, horiei erreza duk euren negarrak erostea. Gure paraje honetan halako asko zeudek. Eman eta ixo! Beste batzuk aldiz ez dituk hain merke erosiko. Horiei esker aurrera atera gaituk. Bap!ek ederki kantatzen zuan; "zenbat diruzale, zenbat putaseme!"

Anónimo dijo...

Txotxongilo antzerkiekin engainatzen gaituzte. Errealismo ukitu bat emateko horiei, langile grebarena, transferentzia liskarrarena, etab., antzezten dituzte noizean behin, baina amaiera zoriontsua dutenak guztiak. Oraingoak ere badu prestatuta guztion esperantza piztu nahiko lukeen biharamuneko akordioa. Jabeek ez lukete besterik onartuko, eta gu pozik gauzak okerrago jarriko ez diren esperantzan. Ez gara gozokiekin konformatzen diren haurrak, eta antzerkia ematen digute. Gurekin ez dute kontatzen eta ez ditugu txalotuko, baina horretako ere konpontzen dira gu gabe.

Eskerrik asko iruzkigile giztiei Walik esaten duena gaurkatzeko