martes, 27 de enero de 2009

Gaurko ipuina

Bittor ta Patxi langilleak baratza eder baten aurretik zijoazela gelditu ziran azaburu ikaragarri batzuek ikusiaz. Bittor zinezkoa zan, Patxi berriz guztizko arroputza.
—Izugarriak ditut —zion Bittorrek— ez diat iñoiz ikusi andiyagorik.
—Bai zera! Ori ez dek ezer —erantzun zion Patxik— Amerika aldean badituk askozaz andiyagoak ere. Nik bein ikusi diat aurreko bereter- txe ori baña azaburu aundiago.
Bittorrek, perzkillea zanez, esan zion beriala:
—Gogortxua dek ori! Bañan nik ere esan bear diat entzuteko bat.
Orain amar urte inguru lagundu niokan nere nagusiari bereter-etxe ondoan arkitzen dan eleiza baña pertz aundiyago bat egiten.
—Bañan gizona —jardetsi zion Patxik—, zertarako ukan pertz izugarri ori?
—Ba, ire azaburua egosteko.
Bittorren erantzuera egokiak naskatu zuen Patxi, ta apal-apalki bere ekandu gaizkorra ezagutuaz, onela zion Bittorri:
—Ulertzen diat ire gogokizuna. Bazekiat ondo igandik urruti ibiltzen dala gezurra, ta gaur egibidez itz-egin ez badek, nere irigarriz izan dek. Ongi egin dek. Etzaitak aztuko nere zentzapidez gaur erakutsi didakan esakun au:
Gezurtiari gezur t'erdi.


Bitor Garitaonandia

No hay comentarios: