viernes, 29 de julio de 2011

Sangre en nuestros moviles

7 comentarios:

amildegitik dijo...

Duela egun batzuk, Zuzeu albistarian mugikorren inguruko sarrera interesgarria irakurri nuen. Bertan, mendebaldeko ikuspegitik telefonia horren inguruko kritika zorrotza egiten zen.

Sarrera hornitzeko egileak Erre zure mugikorra! manifestu bitxia eskegi zuen.

Ondo bizi!

Anónimo dijo...

Bai hunkigarria!

Anónimo dijo...

Mendebaldeko ikuspegitik?
Ni behintzat ez naiz horrelakoak irensteko gai.
Ez al dira jendea entretenituta edukitzeko izango?

Anónimo dijo...

Aurkikuntzak eta beraien garapena biziaren ezinbesteko kate-begi gu geuk aukeratuak dira. Bizia guztiz dinamikoa da eta gizakiaren aukeratu beharraz aritzea eten ezinezko prozesu batez aritzea da.

Bistan da ezer ez dela betirako eta aldaketak nahitaezkoak direla baina, ondo aztertu behar dira berrikuntzak ezarri aurretik, aldaketak beti dakarte arriskuren bat eta. Mugikorren teknologiak gizarteari eragindako aldaketa oso sakon eta azkarra izan da, baina aurretik bagenuen garapen eredu arriskutsuagoen eskarmenturik ere.

Dena dela, dagoeneko ohituta gauzkate berrikuntzen akats larriez kezkatuta bizitzen eta errua, gizarteaz jabetu den produktibismo finantzario itsuarena baino ez da. Berrikuntzak lehen bai-lehen kaleratu behar dira. Hil hala bizikoa bihurtu da konpetentziari aurrea hartzea eta gobernuek ez daude finantza munduari eragozpenak jartzeko; alderantziz baino.

Gaur egungo garapen aukerak gutxiengo interesatu baten esku daude, gizarte osoaren interesen menpe egon beharrean. Hori da gure benetako arazoa.

Mugikorrak erretzearena ez da ba Zabalgarbiren propaganda mozorrotua izango?

Anónimo dijo...

Ameriketako Estatu Batuek munduan zehar izugarrizko arrakasta izaten ari den bizimodu eredu berri bat aurrera ateratzeko gai izan dira. Hasiera-hasieratik.
Egunero erabiltzen dugun tresneria gehiena, mugikorrak barne, bertan asmatu edo garatua da.
Kontsumismorako joera duen eredu honek menpekoen beharra du beti. Hortik etor daiteke bere galera.

Handik ez urruti, Kuban, mende erdi daramate kontrako eredua sustatu nahian; Komunismoarena.
Eredu hau ez da hain erakargarria suertatzen ari, oraingoz, eta iraultza sobietarraren paraderoa ikusita, …..
Hala ere, bertako agintariek 11 milioi kubatarrek 2015erako 2,4 milioi mugikor beharko dituztela dute kontutan. Ordurako beste hainbeste izango dituzte baztertuak, atzeratuta geratu direla eta.

Anglo-Saxoi herriek feudalismotik askatzen jakin zuten bezala; kontsumismoarena gainditzeko gauza izango ote dira? Edo txinatarrak izango dira asmatuko dutenak? Dena dela, ez batzuk eta ez besteek ez dirudi mugikorrekin arazorik dutenik, lehen bai lehen azken modeloaren jabe egitearena ez bada.

Euskaldunon arazoak ez dira hain zabalak, gure neurrikoak baizik. Asmatuko ote dugun da gure galdera.

Anónimo dijo...

Cualquiera para esta bola de nieve, cada día más grande

Anónimo dijo...

El afán de controlar el coltán tiene mucho que ver con la llamada "guerra del Congo", en la que sus protagonistas no son sólo los que aparecen como tales en las noticias de la tele.