martes, 20 de septiembre de 2011

BERTSO BAZKARIA







Urriaren lehenengo asteburuan eta Ortuellako Euskal Jai barruan, aurten ere BERTSO BAZKARIA egongo da. Eta kalitatezko bertsolariekin gainera: Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio.


Adi egon ; Urriaren 1ean (Larunbata)  //  Ortuellako Kultur Etxean //
Ordua: 15:00etan
Prezioa: 15 euro. Sagardotegiko menua.

Izena emateko epea: Urriaren 29a baino lehen. Euskara Zerbitzuan, Kriseilu Aek Euskaltegian, Gazte Lokalean edo Ferrobarril tabernan.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Euskeraz idatzitako ipuin bat utzi dizuet:

Jaio zen herritik ez zen inoiz irten.
Bidaiatzeak izua eragiten zion, erabateko ikara. Zer gertatuko zen hegazkina eroriz gero? Edo auto-istripua izaten bazuen? Zer egin lurralde arrotz batean gaixotzen bazen, edo dokumentazioa lapurtu eta bakarrik galduta geldituz gero?
Bidaiatzeak ikara eragiten zion. Horregatik, lehen aldiz oporretara joatea erabaki zuenean ongi planifikatu zuen guztia: herrialde arriskutsuak alde batera utzita heriotza eta kriminalitate-tasak aztertuta oporretara Luxenburgora joatea erabaki zuen. Ondoren, istripu-estatistikak begiratu zituen garraiobide seguruenaren bila, eta trena hautatu zuen, tren-konpainiarik ezagunenarekin billetea erosiz. Bidaiarako behar zituen botika guztiak erosi eta maleta prestatu zuen, hotz zein berorako arroparekin. Azkenik bidaia-aseguru bat kontratatu zuen, ezustekorik ez izateko.
Maletarekin etxetik irtetean erori zen eskaileretatik behera. Hiru hezur hautsita ez zen ospitaletik mugitu opor guztietan.

Wali

Anónimo dijo...

Jakina da bizirik egoteak arriskua dakarrela eta ezinezkoa dela arriskuak neurtzen guztiz ikasi.
Baina arriskua mesprezatzea, hondamendirako biderik zuzenena da.

Ez dago arriskurik bertsozaleen artean.

Anónimo dijo...

Gaur egun, etxetik atera aurretik sareko iragarpenei begiratzeko ohitura dugu. Leihotik begiratzen zuten gure aurrekoek.
Urrutikoaz jabetzeko gai izango al gara bertokoari arretarik jartzen ez badakigu?
Gaur eguneko estatistika nahasmena da gure ipuineko protagonistaren galbidea. Ahaztu egin zaio etxean hasten diren egunak eta bideak bertatik bertara aztertu behar direla lehenbizi.

edorta amildegitik dijo...

Ipuinetan murgilduta zaudetenez, errealitateara salto egitea otu zait. Horretarako kartelean azaltzen den Andoni Egañak berak Berrian idatzitako artikulua (2011-09-11) txertatu dut. Ea gustuko duzuen: PERDONE USTED...