Garai bateko "pintadak" ez dira horren maiz ikusten gaur egun. Horregatik beharbada, lagun batek erreparatu dio Bilboko Sabino Arana kaleko horma batean zegoenari eta plis-plas batean posta elektronikaren bidez bidali.
Egileak ez omen du asmatu, euskarazko bertsioan gutxienez. Auskalo arrazoia zein izan den, lasterka ibiltzea, leku falta, edota hizkuntza ez menperatzea, baina euskaraz, hau jartzen zuen:
"Emakumeen erasoen aurkako eguna"
Ez ote zen alderantziz ba?
Agian hobeto: "Emakumeekiko indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna" ala "Emakumeen aurkako indarkeria desagertarazteko eguna" ez da ?
1 comentario:
Ni ez naiz ondo moldatzen euzkeraz.
Orregaitik , ez da barrez egiteko , ba jarri dun hori, ba berari emakumeak eraso egiten diote , edo bestela ziur ortik ertzaintza segon eta karrakan jarri duela.
Publicar un comentario