Haurdunaldia etetea erabakitzen duten hamar emakumetik bederatzik haurdun geratu nahi ez dutelako erabakitzen dute. Haurdun daudela jakin eta ia berehala hartutako erabakia da: abortuen %97,7a lehenengo 14 asteetan egiten dira eta hauen %54 lehenengo 7 asteetan. Adinari dagokienez, %60a 18-30 urte bitartekoak dira eta %37a 18-25 urte bitartekoak.
Abortatzea beraz, ez da inkontzienteki eta kaprotxoz hartutako erabakia, baizik eta modu kontzientean hartutakoa. Badakigulako gure gorputzekin eta bizitzekin zer egin nahi dugun askeak garelako. Gure gorputzez, gure sexualitateaz gure bizitzez nahi dugun bezala gozatzeko eskubidea dugulako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario